Gizartea -
Espainiako Gobernua
Matxismoaren biktimen arriskua neurtzeko galdetegia, 'laster martxan'
Galdetegi berriaren bitartez, biktimen arrisku-maila bi hilabetean behin neurtuko du Espainiako Gobernuak.
Erredakzioa
Indarkeria matxistaren biktimen arrisku-maila neurtuko duen galdetegi berria urtearen hasieran izango da martxan, Susana Camarero Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako Estatu idazkariak adierazi duenez.
“Ebaluazioa bi hilabetean behin egin nahi dugu: hau da, arrisku-maila hobeto neurtu eta biktima bakoitzari egokitutako planak sortzea; emakume bakoitzak bere egoeraren arabera behar duen programa egin behar dugu”, azaldu du.
Hedabideei egindako adierazpenetan, Camarorok esan du sistema berria “laster” jarriko dutela martxan, baina eredua “konplexua” dela onartu du.
Arriskua neurtzeko “berme guztiak” izan nahi dituztela azaldu du. Horretarako, faktore berriak hartuko dituzte kontuan galdetegian, urritasun fisikoren bat duten pertsonen eta adingabeen ezaugarri bereziak, tartean. Biktimak lanean dauden ala ez ere neurtuko dute galdetegi berri horren bitartez.