Gizartea -

Eguraldia

Urteko egunik hotzena da gaurkoa Euskal Herrian

Orreagako estazio meteorologikoan (Nafarroa) izan da tenperatura baxuena, 6,9 gradu zeroz azpitik.

Urbasan putzuetako ura izoztu egin da goizean. EFE
Urbasa
Urbasan putzuetako ura izoztu egin da goizean. EFE

E.G | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 30a gogoan edukiko dute askok, hotz handia egin baitu goizean. Are, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren arabera, gaurkoa 2014ko egunik hotzena izan da, Euskal Herriko toki askotan zeroz azpiko tenperaturak izan dituztelako.

Estazio meteorologikoen datuei erreparatuta, Orreagakoan (Nafarroa) erregistratu dute tenperaturik hotzena: 6,9 gradu zeroz azpitik, Herrerako (Araba) estazioan zenbatutako - 6,7 graduak gertu zituela. Honakoek osatu dute tenperatura baxuenenen zerrenda: Trebiñu (Burgos): -6,5 ºC, Balmaseda (Bizkaia, -5,6 ºC) Berastegi eta Irurita (Gipuzkoa eta Nafarroa, hurrenez hurren, -5,3 ºC), Zaldibia (Gipuzkoa,-5 ºC), Behobia (Gipuzkoa, -3,2 ºC), Aranguren (-2,6 ºC) eta Miramon eta Durango (Gipuzkoa eta Bizkaian, hurrenez hurren, -2 ºC).

Lurraldearen barnealdean izan dira hotzenak, batez ere Araban. Deigarria da, gainera, Gipuzkoako kostaldeko hainbat lekutan zeroz azpiko tenperaturak izan dituztela (normalean, epelago egoten dira han).

Iragarpenari jarraiki, Euskalmetek abisu horia ezarri du gaurko eta etzirako, izozte eta tenperatura minimoak direla eta. Nafarroan ere, alerta horia ezarri du Espainiako Meteorologia Agentziak.

Hala, errepidean izotzguneak izan daitezkeelakoan, goizean kontuz gidatzeko gomendioa eman dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eguraldia Bilbao