Gizartea -

Ostegunean hil zen Andeetan

Fernando Osaren gorpua Buenos Airesen da dagoeneko

Paco Vicario eta David Serra kideak eta Osaren gurasoak laguntzen ari dira hilotzaren aberriratzea arintzeko. Autopsiak berretsi egin du biriketako edemak jota hil zela Osa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Osa Andeetako Mendilerroan hildako mendizale donostiarraren hilotza etxerako bidean da jada, eta gaur, astelehena, Buenos Airesera iritsi da. Ondoren, Argentinako hiriburutik Euskal Herrira abiatuko da zuzenean.

Paco Vicario eta David Serra Osaren kideak laguntzen ari dira, Osaren gorpua ahalik eta arinen etxera hel dadin. Gurasoak ere bertan dira, eta ez daki zenbat iraungo duen gorpua Euskal Herriratzeko prozesuak.

Atzo, igandean, goizean euskal mendizalea biriketako edemak jota hil zela berretsi egin zuen Argentinan gorpuari egindako autopsiak, Poliziako iturriek Eferi jakinarazi ziotenez.

Biriketako edemaren (mendiko gaitza ere deitutakoa) eraginez, gehiegizko likidoa pilatzen da biriketan eta eskalatzaileek izan ohi duten gaixotasuna da, altuerara gaizki egokitzeak eta presio atmosferiko baxuak sortutakoa.

Auzitegiko medikuek egindako azterketa (larunbatean hasi eta igande goizaldean bukatuta), Fiambalako ospitalean egin zuten, alegia, Catamarca probintziako sartaldean, Txileko mugatik gertu.

"Erreskatatu ahal izan genuen"

Lauro Gutierrez Osaren erreskatate-taldeetako baten kideak asteburuan salatu zuenez, mendizalea salbatu ahal izan zuten, denbora gehiago izan balute.

Bart egindako elkarrizketa batean Gutierrezek azaldu zuenaren arabera, ?lurralde honetan horren moduko erreskateak egiten dituztenek bizkor ibili eta talde egokia osatu behar dute, pertsona hori bizirik egingo baitzen, igandean, astelehenean edo asteartean abisua jaso izan bagenu. Guk zazpi ordu behar izan genituen hara heltzeko, hainbat ibilgailuren bidez (abenduaren 31an jaso zuten abisua, 16:00etan)?.

Gainera, azaldu zuen erreskatea egiteko gaitasuna dutela, ez dutela denborarik behar girora moldatzeko, ?itsas mailatik 3.300 metrora bizi gara eta uste dut edonolako erreskatea egiteko gaitasuna dugula, deitzen digutenean?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea