Gizartea -

Gertakaria Gipuzkoan

Gizon baten gorpua kiskalita aurkitu dute Aretxabaletan

Biktima Apotzaga-Etxebarri auzoko baserri baten bizilaguna da. Antza denez, istripu bat izan da. Hildakoaren arropek su hartu dute eta ezin izan ditu itzali.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aretxabaletako (Gipuzkoa) Apotzaga-Etxebarri auzoko baserri baten alboan gizon baten gorpu kiskalia topatu dute arratsaldean.

Biktima Apotzaga-Etxebarri auzoko baserri baten bizilaguna da. Antza denez, istripu bat izan da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gorpua 18:20 aldera aurkitu dute. Ertzaintza berehala bertaratu da gertakaria ikertzeko.

60 urteko biktimaren arropek su hartu dute galdara bat pizten ari zela. Sua itzaltzen saiatzeko alboko landara ihes egin du, baina ez du lortu.

Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Debagoieneko azken ordukoa Aretxabaleta azken ordukoa