Gizartea -

Andeetan hil zen

Fernando Osaren hileta-elizkizuna gaur izango da, Donostian

Mendizale euskalduna urtarrilaren 1ean hil zen Andeetan, 54 urte zituela, biriketako edemak jota. Bi egun eman zituen han, inkomunikatuta, erreskate-taldeen zain.

Fernando Ossa, 54 urte zituela, hil zen urtarrilaren 1ean Andeetan. Argazkia: EiTB
Fernando Ossa, 54 urte zituela, hil zen urtarrilaren 1ean Andeetan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Osa mendizale euskaldunaren hileta-elizkizuna astelehen arratsaldean izango da Donostian, familiak baieztatu duenez. Gaubeila Donostiako Errekalde beilatokian jarri dute. Osa joan den urtarrilaren 1ean hil zen, Andeetan, biriketako edemak jota.

Haren aldeko hileta-elizkizuna egingo dute bihar, 19:30ean, San Ignazio parrokian, Gros auzoan.

Osa, 54 urteko ingeniaria, Donostian jaioa zen, baina Bizkaian bizi zen. Catamarcako Ojos del Salado mendian zegoela, Argentinan, urtarrilaren 1ean, biriketako edema pairatu zuen, eta hurrengo bi egunak eman zituen inkomunikatuta eta laguntzaren zain.

Osarekin batera, beste bi mendizale zeuden: Paco Vicario eta David Serra. Horiek Bizkaira itzuli ziren joan den asteazkenean. Mendizale hauek zabaldutako oharraren arabera, Ojos del Salado bezalako mendi batean egoteko eskarmentu nahikoa zuen Osak.

Vicariok bi egun eman zituen Osaren alboan, hura hil arte, 6.500 metrora, David Serra laguntza bila joan zen bitartean.

Erreskate konplikatu baten ondorioz berreskuratu zuten mendizalearen hilotza, bi egun geroago. Autopsia egin ostean, biriketako edemak jota hil zela baieztatu zuten, eta gorpua Donostiara ekartzeko tramiteak hasi ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea