Gizartea -

‘koffer’ operazioa

47 lagun atxilotu dituzte droga-trafikoaren kontrako operazio batean

Horietatik, 30 pertsona Araban, Bizkaian, Gipuzkoan atxilotu dituzte. Nafarroan ere izan dira atxiloketak. Poliziak 1.600 kilo haxix, 20,5 kilo speed eta 10 kilo heroina atzeman du.

Operazioan atzemandako drogaren parte. Irudia: EFE
Operazioan atzemandako drogaren parte. Irudia: EFE
Operazioan atzemandako drogaren parte. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Estatuan droga sartu eta banatzen zuen banda bat desegin du, 47 lagun atxilotuta. Gainera, sei pertsona inputatu dituzte eta 1.600 kilo haxix, 20,5 kilo speed eta 10 kilo heroina atzeman ditu.

Koffer’ operazioa 2013an abiatu eta 2014ko azaroan bukatu zuten. Atxiloketak Araban (19), Bizkaian (8), Gipuzkoan (13), Nafarroan, Burgosen, Avilan, Segovian, Madrilen, Pontevedran, Malagan, Kadizen eta Marokon.

Atxilotuetatik, 22 marokoarrak dira, 16 espainiarrak, 7 kolonbiarrak, bat ekuadortarra eta beste bat portugaldarra; 21 espetxeratzeko agindua eman dute.

Operazioan, Guardia Zibilak 1.600 kilo haxix, 20,5 kilo speed, 10 kilo heroina, 2,1 kilo kokaina eta marihuana kilo bat atzeman ditu.

Araban egindako ikerketen arabera, organizazioa hierarkia baten arabera egituratuta zegoen, eta bandako kide bakoitzak zeregin zehatza betetzen zuen.  Denek “segurtasun neurri zorrotzekin” jarduten zuten, eta horrek ikerketa zeharo zaildu du.

Sareko adarretako bat droga sartzeaz arduratzen zen, Holandatik, Marokotik eta Hego Amerikatik, nagusiki Kolonbiatik.

Beste adarretako batek haxixa ekartzen zuen Marokotik, ondoren, Estatu osotik banatzen zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Drogak