Gizartea -
IDAHO
Obama hunkitu duen Larrabetzuko artzainaren istorioa
David Bieter Boiseko alkateak eta Larrabetzutik AEBra joandako artzain baten bilobak kontatu dizkio, bertatik bertara, bere aitonaren ibilerak Obamari. Aho zabalik geratu da presidentea.
EITB.EUS
Larrabetzutik Ameriketara joan zen artzainaren istorioak Barack Obama AEBko presidentea aho zabalik utzi du. David Bieter Boiseko alkateak eta artzain zenaren bilobak kontatu dizkio, bertatik bertara, bere aitonaren ibilerak Obamari, non eta Air Force One hegaldia batean.
Hegazkin berean egin zuten atzo Bieterrek eta Obamak Idahorako bidea, eta elkarren arteko hitz-aspertuan Boiseko alkateak bere aitona larrabetzuarraren istorioa kontatu zion. Bieterrek azaldu duenez, interes handia erakutsi zuen Obamak Euskal Herriaren inguruan eta bere aitonaren kontuekin hunkitu egin zen. Gogoan behintzat hartu zuen presidente estatubatuarrak artzainaren istorioa. Idahoko herritarren aurrean ekonomiari buruz eman zuen hitzaldian horixe izan zen bere abiapuntua. Hitzez hitz, hauxe esan zuen Obamak:
"Bi lagun aipatu nahi ditut, zuen alkatea, David Bieter. Hor nonbait egongo da. Elkarrekin etorri gara Air Force One hegaldian. Ez du ezer apurtu. Izugarria izan da; bidean ginela, bere aitonaren istorioa kontatu dit, euskal lurraldetatik etorritako etorkina, artzaintzan ibilitakoa. Bost urtez egon zen mendian, eta urtean bi hilabete baino ez zituen igarotzen hirian. Aitona hura gizon gogorra izango zelakoan nago; mendian egona naiz eta han hotz handia egiten du". (03:17 – 04:12 minutuan)