Gizartea -

Epaiketa

Defentsak salatu du Kukutzaren orubeak hutsik jarraitzen duela

Fiskaltzak 960 euroko isunak eskatu ditu. Auzipetu batentzat, gainera, hiru urteko espetxe zigorra ere bai.

Kukutzaren okupazioaren hariko epaiketaren hasiera. EiTB
Kukutzaren okupazioaren hariko epaiketaren hasiera. EiTB
Hasi da Kukutza okupatzeagatik epaiketa

02:06

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukutza elkarte kulturalarentzat Errekaldeko (Bilbo) eraikin bat 13 urtez okupatzeagatik auzipetutako 23 lagunek esan dute eraikina ihes egindako droga-trafikatzaile batena zela uste zutela, eta utzita zegoela.

Bilboko Zigor Auzitegian gaur hasi da epaiketa eraikin lapurreta leporatzen dieten 23 lagun horien kontra. Guztira 960na euroko isuna eskatzen dute, lau hilabetez egunero 8 euroko isuna ordaintzea, alegia.

Baina horietako batek zigor handiagoa jaso dezake, hiru urte eta egun bateko espetxealdia eskatzen baitute autoritatearen kontrako atentatua leporatuta, ustez hormigoi puska bat jaurti ziolako Ertzaintzari.

2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza hartzen zuen eraikina, Cabisa enpresak, eraikinaren jabeak, eskatuta.

Egun horretan eta hurrengoetan istilu handiak izan ziren Bilboko auzoan, eta guztira 64 pertsona atxilotu zituzten.

Ukatu egin dituzte akusazioak

Gaurko saioan, hiru saiotako lehenengoan, 22 auzipetuk deklaratu dute, desalojoaren aurretik Kukutzaren teilatuan lotan geratu zirenak, eta eraikina utzi behar izateko "arriskuagatik" egin zutela azaldu dute.

Auzipetuen arabera, goizaldeko bostetan, eta abisurik gabe, Ertzaintzak "gomazko pilota zaparrada" jaurti eta eraikinean sartu zen.

Inork ez omen zuen erresistentziarik erabili, eta ez zioten Ertzaintzari aurre egin edo objektuak jaurti.

Auzipetuetako bat zauritu egin zen gomazko pilota batek jota, eta ertzain batek zaurituta ikustean honakoa adierazi omen zion: "Zaurituta zaudenez, salatu egingo zaitugu".

kukutza argazkia: Efe

Argazkia: Efe

Akusazio partikularra erretiratu egin da

Defentsa abokatuek absoluzioa eskatzen dute, eta Cabisak, akusazio partikulara egiten ari zenak, prozesua uztea erabaki du.

Epaiketa hasi baino lehen, auzipetuen abokatuak, Iñaki Carrok, Kukutza zegoen lursaila egun "berdin" dagoela salatu du. "Lursailaren jabeek [Cabisa enpresa] esan dutenaren arabera, ez dute inolako asmorik bertan ezer eraikitzeko", azaldu du.

"Horrenbestez, ez dago kaltedunik, Errekalde auzoa eta Kukutzako proiektu politikoak, sozialak eta kulturalak baino ez", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gazteak albisteak