Gizartea -

Belo integrala

Burqaren aurkako neurriak hartzea eskatu du Clara Campoamor elkarteak

Aurpegia estalita zeraman emakume bati autobusera igotzen utzi ez zion langilearen kontra “neurririk ez” hartzea eskatu die elkarteak Gasteizko alkateari eta Tuvisa enpresari.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurpegia estalita zeraman emakume bati autobusera igotzen utzi ez zion langilearen kontra “neurririk ez” hartzea eskatu die Blanca Estrella Ruiz Clara Campoamor elkarteko presidenteak Javier Maroto Gasteizko alkateari eta Tuvisa enpresari. Burqa edo belo integralaren erabileraren aurkako neurriak hartzea eskatu die, ostera. Elkartearen hitzetan, “emakumearen aurkako indarkeria ikur argi eta nabaria da eta erabilera debekaturik egon beharko litzateke”.

Garraio publikoko enpresaren zuzendariari eta Arabako hiriburuaren alkateari gutun bat bidali die Ruizek. Tuvisako gidari batek aurpegia guztiz estalirik zeraman emakume bati autobusean igotzea eragotzi zion eta gertakariak polemika sortu zuen hirian.

Zentzu horretan, emakumeek belo integrala, burqa edo “soilik gizonezkoengandik ezberdintzeko helburua duen edozein jantzi” eramatea saihestu behar dela azpimarratu du elkarteko presidenteak.

Gasteizko “gertakariari” emandako tratamenduarekin “ados ez” dagoela eta “desengainua” hartu dutela azaldu du Clara Campoamor elkarteko presidenteak. Ruizen ahotan, “berriz ere modu estrategikoan, estalirik doan emakumearen errealitatea zokoratzen da, irizpide demagogikoak erabiliz eta krispazio soziala aprobetxatuz”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa gaur TUVISA gaur