Gizartea -

Euskadin eta Nafarroan

Etorkinak esplotatzen zituen sare pakistandar bat desegin dute

Gutxienez bost lagun atxilotu dituzte Euskadin, Nafarroan, Aragoin eta Errioxan egin den operazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Euskadin, Nafarroan, Aragoin eta Errioxan operazio bat jarri du martxan, pertsonen-trafikoan, langileen esplotazioan eta legez kanpoko immigrazioan eta dokumentuen faltsutzean aritzen zen sare bat desegiteko xedearekin. Aipatu sarea herritar pakistandarrek osatzen dute, ikerketa iturrien arabera.

Polizia-operazioak irekita jarraitzen du eta lau autonomia erkidegotan egin dute: Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Errioxa. Tuterako lehen zenbakiko Epaitegiak kudeatu du operazioa. Gutxienez bost pertsona atxilotu dituzte.

Sareak Calahorrako (Errioxa) eta Tuterako (Nafarroak) kebak saltokiak eta mintzalekuak erabiltzen zituen ekintzak burutu ahal izateko.

Guardia Zibilak ondorengo delituak egozten dio sareari: pertsonen-trafikoa, langileen esplotazioa, legez kanpoko inmigrazioa eta dokumentuen faltsutzea.

Operazioa hiru erkidego horietako zenbait udalerritan burutu dute. Gutxienez bost lagun atxilotu dituzte dagoeneko. Poliziak miaketak egin ditu etxebizitza, mintzaleku eta kebab saltokietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Nafarroa gaur Iruzurrak albisteak Gaurko azken orduko albistea EAE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Lan Eskaintzak Espetxeen albisteak gaur Errioxa gaur Pakistan gaur