Gizartea -

Huescan

Panticosako Bainuetxea hustu dute elur-jausien arriskuagatik

Bainuetxera heltzeko errepidea, A-2606, itxi egin dute elur-jausiak izateko arriskua dela-eta. Enpresaren zuzendariak erabakia salatu du, horren ondorioz, 100.000 euro galduko dituelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Panticosako Bainuetxea jendez hustu dute larunbat honetan Huescan, elur-jausien arriskua dela-eta, bertara heltzeko A-2606 errepidea itxi ostean.

Jose Maria Teixido bainuetxearen zuzendariak azaldu duenez, 575 lagun zeuden bertan. Eraikina hustearen ondorioz, "euren etxera itzuliko dira, edo beste hotel batzuk bilatuko dituzte", esan du Teixidok.

Zuzendariak bainuetxea husteko erabakia salatu du, enpresak 100.000 euro galduko dituelako. "Erabaki harrigarria da, elur-jausien arriskua badago ere, errepidea primeran dagoelako", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Panticosa Ostatuei buruzko albisteak Pirinioak Elauso-alerta mendian Aragoi gaur