Gizartea -
Araba
Berriz ekin diete desagertutako Laudioko bizilagunaren bilaketa lanei
Gizona (82 urte) lagun baten etxera abiatu zen ostiralean eta, ordu batzuetara, etxera itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpenaren berri eman zioten Ertzaintzari.
Erredakzioa
Ertzaintzak Laudioko (Araba) Udaltzaingoak eta hainbat boluntariok aurreko ostiralean desagertutako 82 urteko gizonaren bilaketa lanei ekin diete gaur, igandea.
Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez, lanak Nerbioi ibaiaren presatik gertu egingo dituzte.
Bilaketa taldean, Ertzaintzaren Txakurren Unitatea eta Zainketa eta Erreskate Unitatea parte hartzen ari dira. Unitateok desagertuak egin ohi duen bidea arakatu zuten, Laudio eta Amurrio artean.
Alabaina, 19:30ean, eten egin behar izan zuten bilaketa eta, gaur, 09:00etan berrabiarazi dute.
Gizona (82 urte) lagun baten etxera abiatu zen ostiralean eta, ordu batzuetara, etxera itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpenaren berri eman zioten Ertzaintzari.