Gizartea -
Danko operazioa
Ukrainako gatazkan parte hartzeagatik atxilotutakoak aske utzi dituzte
Atxiloketak atzo goizean izan ziren. Poliziak Ukrainako gatazkan Errusia zaleen alboan parte hartu izana egotzi zien zortzi atxilotuei.
Erredakzioa
‘Danko operazioaren’ baitan atzo goizean atxilotu zituzten zortzi lagunak aske geratu dira. Poliziak Ukrainako gatazkan Errusia zaleen alboan parte hartu izana egotzi zien atxilotuei. Poliziaren aurren deklaratu ondoren geratu dira aske.
Polizia iturrien arabera, epaileak hala eskatzen duenean epaitegian aurkeztu beharko dute.
Atzo goizean izan ziren atxiloketak. Hilketetan parte hartu izana, armak eta lehergaiak izatea eta atzerrian Espainiaren interesen aurkako ekintzak egin izana egotzi zieten zortziei.
Espainiako Poliziaren Informazio Bulego Nagusiak gidatutako operazioa ondorengo erkidegoetan egin zute: Asturias, Katalunia, Extremadura, Madril, Murtzia eta Nafarroa.