Gizartea -
N-634 errepidean
Emakume bat hil da Galdakaon izan den auto istripuan
81 urteko emakumea autoaren barruan harrapatuta geratu da eta erietxean hil da zaurien ondorioz.
Erredakzioa
81 urteko Markinako emakume bat hil da gaur goizean N-634 errepidean, Galdakaon, izan den istripuan. Emakumea autoaren barruan harrapatuta geratu da eta beranduago hil da erietxean.
Goizeko hamarrak inguruan izan da istripua N-634 errepidean, Galdakao parean. Hiru autok, Peugeot 205 batek, Volkswagen Multivan batek eta Mitsubishi Montero batek, elkarren aurka talka egin dute.
Lehen autoa gidatzen ari zen emakumea ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuek ateratzea lortu dute, eta Galdakaoko erietxera eraman dute bizirik. Gutxira hil da zaurien ondorioz.
Ertzaintzak trafikoa zuzendu du istripua izan den lekuan. Goizeko hamaikak eta erdian garbitu dute errepidea.