Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Durangon emakume bati egindako sexu-erasoa ikertzen ari dira
Biktimak jarritako salaketaren arabera, Landako aldean zegoen pertsona talde batek inguratu egin zuen eta horietako batek ukituak egin zizkion.
Erredakzioa
Ertzaintzak ikerketa abiatu du larunbat gauean Durangon (Bizkaia), Landako inguruan, emakume batek jasan zuen sexu-erasoa argitzeko, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktimak jarritako salaketaren arabera, 23:30 aldera, Landako inguruan, pertsona talde batek inguratu egin zuen eta horietako batek ukituak egin zizkion.
Larunbatean musika jaialdia egin zuten egun osoan Landako gunean, eta antolatzaileek salatu egin dute gertakaria, sare sozialen bidez.
Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Berdintasun Batzordeak adierazpena kaleratu dute erasoa gaitzetsi eta biktimari babesa agertzeko.