Gizartea -

Hauteskunde sindikalak

ELAk ordezkarien ia % 40 lortu eta gehiengoa sendotu du EAEn

CCOOk ordezkarien % 19,23 lortu ditu, LABek % 18,34 eta UGTk % 11,69. Nafarroan, ostera, UGTk garaipena lortu du (% 27,63), CCOOk ordezkaritzaren % 24,70, ELAk % 21,53 eta LABek % 13,72.

Adolfo Muñoz 'Txiki' eta Leire Txakartegi ELA sindikatuko ordezkariak. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz 'Txiki' eta Leire Txakartegi ELA sindikatuko ordezkariak. Argazkia: EFE
Adolfo Muñoz 'Txiki' eta Leire Txakartegi ELA sindikatuko ordezkariak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatu abertzaleak gehiengoa sendotu du 2014an, Euskadin; izan ere, ia ordezkaritzaren % 40 lortu du azken hauteskunde sindikaletan. Horregatik, sindikatuko arduradunak pozik agertu dira emaitzekin. Gehiengo sindikala “errespetatzeko” eskatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari. Bere politika “antisozialari” babesa emateko “gutxiengo sindikalarekin bidezidorrik ez bilatzeko” eskatu dio.

Hauteskunde sindikaletako emaitzak “errespetatzeko” eskatu dio Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari. Muñozek prentsaurrekoa eman du Bilbon. 2014ko irailetik abendura egin diren hauteskundeetan gehiengoa lortu du ELAk, eta ordezkarien % 35 berritu ditu.

Krisiaren ondorioz 1.921 ordezkari galdu ziren Euskadin, 2014an. ELAk ordezkarien % 39,88 eskuratu zituen, iaz (%39,68) baino % 0,20 gehiago, sindikatu abertzalearen datuen arabera.

Euskadiko bigarren sindikatuaren ordezkaritza bikoiztu du ELAk; izan ere, CCOOk % 19,23 batekin bukatu zuen iaz (2013an baino % 0,42 gutxiago).

LAB gertu kokatu da, % 18,34ko ordezkaritza batekin (2013an baino % 0,39 gehiago). UGT urrutiago geratu da, % 11,69 batekin (2013an baino % 0,55 gutxiago). Gainerako sindikatuek ordezkarien % 10,87 lortu dituzte.

2014ko bukaeran 16.967 ordezkari ziren Euskadin. Horietatik 6.766 ELAkoak dira, 3.262 CCOOkoak, 3.111 LABekoak eta 1.984 UGTkoak (1.844 gainerako sindikatuenak dira).

UGTk garaipena lortu du Nafarroan

Nafarroan, aldiz, emaitzak oso bestelakoak izan dira. Horrela, UGTk gehiengoa lortu du, ordezkarien % 27,63 eskuratuta (2013an baino % 0,87 gutxiago). CCOOk ordezkaritzaren % 24,70 erdietsi du (% -0,82), ELAk % 21,53 (% +0,46) eta LABek % 13,72 (% +0,64).

Guztira, Nafarroan 6.015 ordezkari zenbatu zituzten 2014ko amaieran, 2013an baino 273 ordezkari sindikal gutxiago. UGTk 1.662 ordezkari ditu, CCOOk 1.486, ELAk 1.295 eta LABek 825.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna LAB