Gizartea -

Elikadura eta osasuna

Munduko Osasun Erakundeak azukre gutxiago jatea aholkatu du

Gehienez ere, egunean 50 gramo azukre kontsumitzea aholkatzen die helduei eta, 37 gramo, berriz, haurrei.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak azukre gutxiago jatea gomendatu die heldu zein haurrei; zehazki, egunean kontsumitutako azukreen kantitatea, gehienez ere, kalorien % 10 baino gutxiago izatea.

Azukreen kontsumoari buruzko ildo berriak iragarri ditu gaur, hamar urtean lehendabizikoz, eta aurretik esandakoak berresteaz gain gomendio berriak egin ditu.

Azukreen baitan, azukre puruaz gain, elikagaiak edo edariak gozatzeko erabiltzen diren fruktosa, glukosa eta bestelako gaiak eta eztian eta zukuetan daudenak kontuan hartu behar dira.

Gehienez ere, egunean 50 gramo azukre (12 koilaratxo) kontsumitzea aholkatzen die helduei eta, 37 gramo (9 koilaratxo), berriz, haurrei.

Munduko Osasun Erakundeak egindako gomendioak "gogor"tzat jo dituzte, hots, ia-ia legetzat hartu beharrekoak.

Gomendioak egiteko hainbat azterketa zientifikotan oinarritu dira; izan ere, horien arabera, azukre gutxiago kontsumitzen duten helduek gutxiago pisatzen dute eta gehiago jaten dutenek, berriz, gehiago.

Aholku horien helburua munduko loditasun eta obesitate tasak jaistea da eta, ondorioz, gehiegizko pisuarekin lotura duten gaixotasunen intzidentzia (gaixotasun kardiobaskularrak, hepatitisa edo iktusa) murriztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Elikadura osasungarria albisteak Munduko Osasun Erakundea