Gizartea -

Denboralea

Espainiak 106 milioi zuzenduko ditu denboraleen kalteak konpontzera

Denboraleek eragindako kalteak konpontzeko errege dekretua onartu du Espainiako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 105,7 milioi euro zuzenduko ditu aurtengo urtean denboraleek eragindako kalteak konpontzera. Urtarrila eta martxoa artean elurrak, haizeak eta euriak gogor astindu ditu hainbat zonalde, Ebro Ibarra batez ere.

Lehen datuen arabera, kalteen gehiengoek, 100 milioi euro, titulartasun publikoa dute.

Denboraleek eragindako kalteak konpontzeko errege dekretua onartu du Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 31a bitartean luzatuko da hori, hainbat ingurutan denboralearen ondorioak nabariak baitira. Kalte-ordain berriak ere gehitu dakizkieke horiei. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eman dute dekretuaren berri prentsaurrekoan.

Ebro ibaiaren handitzeak eragindako kalteak ere jasoko ditu arauak. Azken 20 urteetako handiena izan da eta Zaragoza astindu du bereziki.

Nekazaritza Ministerioak 70,1 milioi zuzenduko ditu laguntzetara, Sutapen Ministeriok 30,6 milioi eta Barne Ministerioak ia bost milioi.

Laguntzak ez dituzte autonomia erkidegoak aintzat hartuz banatuko, biztanleguneak aintzat hartuz baizik. Ceuta, Melilla, Kanariar Uhartek, Extremadura eta Madril laguntzetatik kanpo geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Denboraleak Elurra bideoak