Gizartea -

Txurdinaga

Lanbideren bulego bateko zaindariari eraso egin diote Bilbon

Erasotzaileak ukabilkada eman dio segurtasuneko langileari. Zaindariak aurpegian kolpea du eta anbulantzian mutualitate batera eraman behar izan dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txurdinagako Lanbideren bulegoko zaindariari eraso egin diote gaur, Bilbon. Antza denez, segurtasuneko langileak erasotzaileari errieta egin dio bulego izaten ari zen jarreragatik.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, gertakariak 11:00ak aldera jazo dira. Dirudienez, zaindariak ustezko erasotzaileari errieta egin dio, bulegoan istiluaren bat eragiten ari zelako.

Erasotzaileak ukabilkada eman dio segurtasuneko langileari. Zaindariak aurpegian kolpea du eta anbulantzian mutualitate batera eraman behar izan dute.

Ertzaintza bertaratu da, baina ordurako ustezko erasotzaileak Lanbideko bulegotik ihes egitea lortu du.

Elkarretaratzea

Erasoa gaitzesteko Lanbiden ordezkaritza duten sindikatuek elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako Txurdinagako bulegoaren aurrean, UGTko iturriek jakitera eman dutenez.

Lanbideko langile bati eraso egiten dioten lehen aldia ez dela gogorarazi du sindikatuak. Horregatik, Lanbideko bulegoetan segurtasuna areagotzeko “premiazko” eta “beharrezko” neurriak hartzea eskatu dio UGTk Eusko Jaurlaritzari.

Era berean, ELA sindikatuak erasoa “irmo gaitzetsi” du agiri batean. “Gertakari mespretxagarriak” ez errepikatzeko neurriak hartzea eskatu dio ELAk Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Lana azken orduko albisteak Lanbide albisteak Txurdinaga gaur