Gizartea -

Epaitegiak

Marotoren kontrako salaketa jarri du herritar batek, 'mehatxuengatik'

Diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren irizpideak gogortzeko proposamena sinatzeari uko egin zion herritarrak, eta horregatik mehatxu egin zion alkateak, salaketaren arabera.

SOS Arrazakeriak aurkeztutako beste salaketa bategatik epaitegietan izan da Maroto. Argazkia: EFE
Gasteiztar batek salaketa jarri dio Javier Marotori

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko herritar batek Javier Maroto Gasteizko alkatearen (PP) kontrako salaketa bat jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Marotok egin omen zizkion "mehatxuak" direla eta.

Herritarrak SOS Arrazakeriarekin batera aurkeztutako salaketan ageri denez, gasteiztarrak uko egin zion diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren irizpideak gogortzeko proposamena sinatzeari, eta, horren aurrean, alkateak "mehatxu egin zion".

Igandean jazo omen zen, Gasteizko Arka plazan. 'Ayudas + Justas' herri-plataforma sinadura bilketa egiten ari zen diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren irizpideak gogortzea eskatzeko.

Plataformako kide bat herritarrari hurbildu zitzaion, sinadura eskatzeko. Honek, baina, uko egin zion, proposamena "arrazista eta partziala" zela argudiatuta.

"Ikusiko duzu"

Segidan, inguruan zebilen Maroto hurbildu omen zitzaion herritarrari, eta "mehatxu" egin zion, salaketan jasotakoaren arabera. "350 euroko isuna jarriko dizugu. Ikusiko duzu, gustura geratuko zara gero!", esan zion.

Herritarrak salatu duenez, Gasteizko alkateak udaltzain batengana jo zuen herritarra identifikatu eta gertatutakoa idatziz jasotzea eskatzera. Antza, agenteak bere kontrako espedientea aurkeztuko zutela jakinarazi zion salaketa ipini duen herritarrari.

"Anekdotak izan dira"

Sinadura-bilketan zehar zenbait bizilagunekin izan dituen liskarrak ?anekdotak? izan direla adierazi du Javier Maroto alkateak. Horrez gain, azpimarratu du bizkartzainek ez zutela agindurik bera iraintzen zuten herritarrak zigortzeko. Hala ere, ?pertsona bati arrazista esatea? delitua dela gogoratu du Marotok.

Bere ?aisialdian? Laguntza Justuagoak plataformako boluntarioak lagundu egiten dituela azaldu du Gasteizko alkateak. Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntzak jasotzeko baldintzak zorrotzagoak izatea eskatzen dute plataforma horretako kideek.

Plataformaren helburuak zeintzuk diren ezagutzeko edota ekimena sinatzeko hurbiltzen dira herritar gehienak, Marotoren hitzetan, baina zenbait pertsonak ?arrazista? edota ?xenofobo? esan diotela onartu du.

?Nik ez dut inor iraindu nahi, baina errespetu handiagoa eskatzen dut niretzat eta sinadura bilketan ari direnentzat. Izan ere, zenbait hedabideen, politikarien eta herritarren irainak jaso dituzte?, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gorka Urtaran, Arabako Foru diputatua