Gizartea -

Gertaera

Guardiako jatetxe bat jendez hustu dute, sute baten ondorioz

30 pertsona inguru atera dituzte jatetxetik eta bertako jabea artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Era berean, beste sute bat piztu da Bilboko jatetxe batean, baina ez da zauriturik egon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 pertsona inguru atera behar izan dituzte gaur arratsaldean Guardiako (Araba) jatetxe batetik, bertako sukaldean sua piztu ondoren. Dena den, suhiltzaileek segituan itzali dute sua.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, jatetxeko jabe eta sukaldari den 42 urteko gizonezkoa herriko anbulatorioan artatu behar izan dute ke arnasteagatik.

Sutea arratsaldeko laurak laurden gutxiagotan piztu da jatetxeko sukaldeko ke-erauzgailuan. Une horretan, jatetxe barruan zeuden langileak eta bezeroak bertatik atera behar izan dituzte; guztira, 30 lagun inguru. Suhiltzaileek hogei minutuan edo itzali dituzte garrak.

Beste sute bat Bilbon

Era berean, 15:40ak aldera beste sute bat piztu da Bilboko General Egia kaleko jatetxe batean, baina ez da zauriturik egon.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, zantzu guztien arabera, ke-erauzgailuan izandako arazo batek eragin du sua.

Suhiltzaileak bertara joan dira eta jatetxea hustu behar izan dute. Akatsa antzeman ostean, suhiltzaileek baieztatu egin dute ez dela egituran inolako kalterik izan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Araba EAE albisteak Suteak gaur Guardiako argazkiak Jatetxeak albisteak gaur