Gizartea -

Nazioarteko eguna 1966-tik

Hegoaldea kalera atera da arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka

Bilbon, Irunen eta Iruñean, besteak beste, manifestazioak eta ekitaldiak egin dituzte, jarrera diskriminatzaile eta baztertzailearen kontra egiteko.

EH11kolore-k bat egin du Korrikarekin, arrazismoaren kontra eta euskararen alde. Irudia: EH11kolore
EH11kolore-k bat egin du Korrikarekin, arrazismoaren kontra eta euskararen alde. Irudia: EH11kolore
Gasteiz, arrazismoaren aurka

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat erakundek eta organizaziok mobilizazioak egin dituzte Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan.

Hala, ehunka lagunek Bilboko kaleak zeharkatu dituzte manifestazioan. Bizkaiko hogei bat elkartek bat egin dute protestarekin eta Atzerritarren Legearen kontrako oihuak bota dituzte.

Parte-hartzaileek 12:00etan abiarazi dute martxa, Arriaga Antzokitik eta Kale Nagusitik igaro dira ‘Identifikazio arrazistei, ez’. Gainera, ‘Atzerritarren Legea zaborra da’, esaterako, oihukatu dute.

Erakundeen arabera, "zaila da onartzea arrazismoa eta xenofobia hedatuta daudela" eta, gogorarazi dutenez, NBEk 1966an ezarri zuen martxoaren 21 diskriminazio arrazistaren kontrako eguna.

Gainera, EH11Kolore elkarteak Aniztasunaren Korrikaldiaren deialdiarekin bat egin du Irunen, arrazakeriaren aurka eta euskararekin bat eginez.

"Korrikaren baitan egindako 5 kilometro izan dira, kolorez eta kultur aniztasunez beteak", adierazi du ohar baten bidez. "EH11Koloreko ikurra den Burubeltzek ere ez du hutsik egin, Euskal Herri anitza irudikatzen duen hamaika koloretako ardiak eraman baitu lekukoa, besteak beste, Fermin Muguruzarekin batera." ¿

Aldez aurretik, parte hartzaileek argazki bat atera dute Bernardo Atxagaren "Minutu bateko manifestua" jasotzen zuen pankartarekin, eta "Gora Aniztasuna" aldarrikatu dute 30 hizkuntza baino gehiagotan.

Era berean, Angel Toña Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak berdintasunean oinarritutako gizarte aren alde egin du, eta  bazterketarik gabekoa, ez gizarte mailan, eta arrazan, etnia, erlijio edo jatorrian oinarrituta, aniztasuna berdintasuna "leiho" bihurtzeko Euskadin. Toñak ere Korrikan parte hartu du, Irun eta Behobia artean.

Ondoren, ohar baten bidez zabaldu duenez, sailburuak ohartarazi du Europako gizarteak "atzera egiten" ari dela "nabarmen" tolerantziari dagokionean, eta "immigrazioak eta gizartearen ukapenak dakarten arazoa konpontzeko" egoeran daude.

Halaber, Iruñean, dozenaka pertsonak, "Papeles y Derechos denontzat" plataformak deituta, etorkinen eskubideen berdintasuna eskatu dute. Plataformak xenofobiaren aurka lan egiten duten zenbait kolektibo, elkarte eta sindikatu batzen ditu.

"Inor ez da ilegala" zioen pankarta batean atzean, taldeak hiriburu nafarra zeharkatu du oihuak botatzen zituztela.

Beatriz Villaizan SOS-Arrazakeriako kideak antolatzaileen izenean esan duenez, "berdintasuna eskubideetan, bazterketarik gabeko guneak eta pertsona guztien zirkulazio askea" eskatzeko data 1960ean "Johannesbugon -Hegoafrikan- egindako manifestazioaren eguna da, apartheiden kontrakoa eta –agintariek- sarraskitua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Korrika Bilbo Iruñeko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Arrazismoa