Gizartea -
Mues herrian
Auto batek pertsona bat larri zauritu du Nafarroako Rallyan
Ibilgailuak bi hanketako tibiak eta peroneak hautsi egin dizkio; anbulantziak Lizarrako Garcia Orkoien Ospitalera eraman du.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Rallyaren ikusle bat oso larri dago, parte hartzen ari zen auto batek harrapatuta, Mues herrian (Nafarroa), Nafarroakoa Espainiako Lurreko Txapelketako probetako bat da.
Gainera, arin zauritutako beste bi pertsona ere artatu behar izan dituzte, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez.
Istripua 11:57ean jazo da, "Nafarroako 1. Rally"an, ibilgailuetako batek ikusle bat harrapatu duenean, NA-129 errepidean (Lodosa-Los Arcos-Acedo), Muesen kanpoaldean. Autoak bi hanketako tibia eta peronea hautsi egin dizkio.
Hala, zauritua Lizarrako Garcia Orkoien Ospitalera eraman dute anbulantzian. Gertaera Nafarroako SOS larrialdietako zerbitzuak kudeatu du. Gainera, Lizarrako suhiltzaileak ere bidali ditu istripua izan den lekura.
Era berean, beste bi lagun ere zauritu dira eta Rallyko zerbitzuek artatu dituzte.