Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bikotekidea hil du Gasteizen

Biktimak 29 urte zituen. Krimena burutu eta berehala, ustezko hiltzailea kalera atera da eta emaztea hil duela aitortu dio Ertzaintzaren patruila bati.

Hilketa Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean gertatu da. EFE
Hilketa Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean gertatu da.
Hilketa Gasteizko Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean gertatu da. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek 29 urteko bikotekidea hil du arratsalde honetan Gasteizen. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea (34 urte).

Gertakaria 18:00ak inguruan jazo da Ricardo Buesa kalean dagoen etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gizonezkoak labana bat erabili du emakume gaztea hiltzeko.

Ustezko hiltzailea, 18:05 aldera, kalera atera da, Ertzaintzaren patruila baten ondora hurbildu eta emaztea hil duela aitortu die ertzainei.

Agenteak etxebizitzara bertaratu dira eta gaztea hilda zegoela egiaztatu dute. Krimena burutzeko labana ere etxean aurkitu dute. Jarraian gizonezkoa atxilotu egin dute.

Indarkeria matxistak 2015ean eragindako lehen biktima da. Iaz hiru emakume hil zituzten. Lehendabiziko hilketa Mungian gertatu zen; gizonezko batek itota hil zuen haren bikotekide ohia;  abenduan, berriz, gizonezko batek haren emaztea eta amaginarreba hil zituen Abadiñon.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Matxismoa gaur Erailketak Gasteiz albisteak