Gizartea -
Segurtasuna
Glasgow-Eivissa aire-bidean alkohola debekatu du Ryanair konpainiak
Glasgow Prestwick aireportutik Eivissara doazen hegaldietan zenbait istilu gertatu eta gero neurria hartzea erabaki du Irlandako airelineak.
Agentziak | Erredakzioa
Glasgow-Eivissa aire-bidean alkohola eramaterik izango ez dutela jakinarazi die Ryanair airelineak bidaiariei, Daily Record egunkariak jakitera eman duenez. Neurria segurtasun arrazoiengatik hartu duela azaldu du Irlandako konpainiak. Horrela, araudi berria betetzen ez dutenak kanporatzeko eskubidea izango du airelineak.
Glasgow Prestwick aireportutik Eivissara doazen hegaldietan zenbait istilu gertatu eta gero neurria hartzea erabaki du kostu txikiko konpainiak.
?Hegazkin barruan alkohola eramaterik ez dago eta eskuko ekipaje guztia ontziratu baino lehen aztertuko dute?, dio aire-bideko bidaiariei iragan igandean bidalitako postak, Dayly Record-en arabera.
?Aireportuetako dendetan edo beste edozein tokitan erositako alkohola maleta batean ontziratu beharko dute, dagokion etiketarekin, eta hegazkinean sartuko dute?, azaldu du Ryanair konpainiak.
Irailean dagoeneko, mozkortutako bidaiariak azaldu ziren bideo batean, konpainiako hegazkin batean. 2013an, Beauvaiseko aireportuan (Paristik gertu), 14 bidaiari kanporatu behar izan zituzten, arazoak sortzen ari zirelako.