Gizartea -
Ikerketa
Lurretik kanpoko bizia hamar urte barru? NASAk baietz dio
Azkenaldian "aurkikuntza harrigarriak" egin ditu NASAk uraren inguruan. Hamar urte barru lurretik kanpoko bizia aurkitzea espero du agentzia horrek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ura toki “harrigarrietan” aurkitzen ari dira NASAko ikertzaileak, “mundu berriak” bilatzeko egin dituzten azkeneko misio berezietan. Bizia hamar urte barru aurkitzea kalkulatzen dutela iragarri du gaur Ellen Stofan NASAko zientzialarien buruak.
“Azkenaldian aurkikuntza harrigarriak egin ditugu uraren inguruan. Ikertzen jarraituko dugu, unibertsoan beste munduak edota bizia aurkitzeko xedearekin”, gaineratu du.
“Hamar urte barru, Lurretik kanpo biziaren zantzuak aurkituko ditugula uste dut; ebidentziak behin betikoak izango dira 20 edo 30 urte barru. Badakigu non bilatu eta nola bilatu behar dugun”, erantsi du, NASAk antolatutako agerraldi informatibo batean.