Gizartea -

Granadan

Jose Antonio Martinez Marokon hildako bigarren mendizalea agurtu dute

Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Marokoko Atlasean hildako bigarren espeleologoari. Azken autopsiaren arabera, erorikoaren kolpeek ez zuten Martinezen heriotza eragin.

Jose Antonio Martinez Marokon hildako bigarren mendizalearen hileta-elizkizuna, Granadan. EFE
Jose Antonio Martinez Marokon hildako bigarren mendizalearen hileta-elizkizuna, Granadan. EFE
Jose Antonio Martinez Marokon hildako bigarren mendizalearen hileta-elizkizuna, Granadan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Martinezen senitartekoek eta lagunek azken agurra eskaini diote gaur Granadan. Martinez Marokoko Atlasean hildako bigarren espeleologoa da. Espedizioaren hainbat kide eta bizirik atera den lagun bakarra, Juan Bolivar, hileta-elizkizunean izan dira.

Ostiral honetan zabaldutako informazioaren arabera, familiak eskatuta, Martinezi egindako azken autopsiak ebatzi du erorikoaren kolpeek ez zutela espeleologoaren heriotza eragin. Senideek esan dutenez, mina eta "etsipena" nagusitu dira familiartean.

Mendizalearen hilotza daraman hilkutxa Polizia Nazionaleko hainbat kidek eraman dute bizkar gainean. Martinezen gorpua erraustuko dute.

Cesar Salin Poliziaren Sindikatu Bateratuaren (SUP) idazkari nagusiak ezbeharraren nondik norakoak argitzeko eskatu die Barne eta Atzerri Ministerioei, mendizaleak desagertu zirenetik aurkitu zituzteneraino, Espainiako Gobernuak erantzukizunen bat izan ditzakeen argitzeko. Hala ere, "erantzukizun handiena Marokoko Gobernuarena" dela uste dute.

Ostiral honetan jakinarazi dutenez, bai familiak baita Iliberis espeleologia taldeak ere akzio judizialak abiaraziko dituzte. Jose Morillas Iliberiseko bozeramailearen esanetan, "Marokok egindako arduragabekeriazko hilketa izan da", azken ordura arte Espainiako laguntza onartu ez zutelako.

Halaber, "Espainiako Gobernuaren dorpetasuna" azpimarratu du Morillasek, "Marokok esandakoan sinetsi zuelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Erreskateak mendian Maroko azken ordukoa