Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat espetxera bidali dute Donostian haur bat bortxatzea egotzita

Bizilagunak ziren ustezko erasotzailea eta biktima, eta bi urtez etxera erakarri eta haurra bortxatzen zuela salatu du neskatoak.

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Auzitegi batek espetxera bidali du gizonezko bat hamaika urteko neskato bat bortxatzea leporatuta.

Bizilagunak ziren ustezko erasotzailea eta biktima, eta bi urtez etxera erakarri eta haurra bortxatzen zuela salatu du biktimak.

Epaiketa egin arte espetxera bidalita, auzipetuak delitu gehiago ez egitea eta biktima babestea da epailearen helburua.

Izan ere, epaileak uste du ez dagoela arrazoirik salatzailearen bertsioaz zalantza egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Tratu txarrak Espainian