Gizartea -
Larunbatean, Anaitasunan
Iruñeko ekitaldiak 'arrakasta' izatea espero du Kontseiluak
Ekitaldiaren helburuetako bat “euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei normalizazio prozesuaren protagonista nagusiak” izan direla esatea da, Kontseiluak azaldu duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñean, datorren larunbaterako antolatutako ekitaldiak “arrakasta” izatea espero dutela azaldu du Kontseilua plataformak gaur. Euskara aldarrikatzeko ekitaldia Anaitasuna pabiloian egingo dute eta “indarrak berritzeko” balioko duela uste dute.
Ekitaldiaren helburuetako bat “euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei normalizazio prozesuaren protagonista nagusiak” izan direla esatea da, Paul Bilbao Kontseiluako idazkari nagusiak azaldu duenez. Guztiak “normalizazioaren motorra” direla azpimarratu du Bilbaok.
“Etorkizunean orain arte bezala jarraitzeko eskatuko diegu pertsona guzti horiei –Bilbaok agiri batean erantsi duenez-. Bide malkartsua eta oztopoz betea izango dela badakigu. Anaitasunan, aldiz, guztiak batera egonda, energia, indarrak eta animoak elkarri igorriko dizkiogu Nafarroan aldaketa bultzatzeko”.
Nafarroan iragartzen ari diren aldaketa politikoak “hizkuntza politika” aldatuko duela uste du Bilbaok.