Gizartea -
Araba
Urtean 500 kilo haxix banatzen zuen sare bat desegin dute Araban
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Araban eta gizon bat Malagan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urtean 500 kilo haxix banatzen zuen talde bat desegin du Ertzaintzak Araban, eta lau pertsona atxilotu eta hainbat miaketa egin ditu Araban eta Andaluzian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, droga Espainia hegoaldetik jasotzen zuen aipaturiko sareak, gero, Espainia osora eta Europara zabaltzeko.
40 eta 65 urte bitarteko hiru gizon eta emakume bat atxilotu dituzte: hiru Araban eta laugarrena Malagan.
Ertzaintzak 2014. urtearen amaieran abiatu zuen ikerketa. Arabako talde horrek Malagatik, Sevillatik eta Cadizetik jasotzen zuen droga, eta Europa iparraldera garraiatzen zuen, Gasteizen bizi den kamioilari baten bitartez.
Aurreko ostegunean, bi gizon atxilotu zituzten Armiñonen, eta kalitate handiko 25 kilo haxix atzeman zituzten horien ibilgailuan.
Drogaz gain, 10.000 euro, hiru ibilgailu, droga ezkutuan garraiatzeko prestatuta zeuden bi atoi, droga garraiatzeko plataformak eta droga manipulatzeko tresnak ere atzeman zituzten.
Ertzaintzaren arabera, desegindako taldeak bi urte zeramatzan lanean.