Gizartea -

Protesta

Diaspora sahararrak Saharako independentzia aldarrikatu du Bilbon

Halaber, inongo aldaketarik bultzatu barik, NBEk beste urtebete bat luzatutako ikuskaritza salatu dute sahararrek.

Moyua plazan bildu dira Bizkaian bizi diren sahararrak. Argazkia: EFE
Moyua plazan bildu dira Bizkaian bizi diren sahararrak. Argazkia: EFE
Moyua plazan bildu dira Bizkaian bizi diren sahararrak. Argazkia: EFE

T.S.J. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian bizi diren sahararrek protesta egin dute gaur Bilboko Moyua plazan, Nazio Batuen Erakundeak beste urtebete bat luzatu baitu Saharan egiten ari den ikuskaritza, inongo aldaketarik sustatu gabe.

Protestan bildu direnek Nazio Batuei eskatu diete benetako ikuskaritza egin dezatela. Halaber, lurralde okupatuetako kanpamenduetan bizi diren sahararrak giza eskubideen urraketak pairatzen ari direla salatu dute. Gainera, berriro ere, Saharako herriaren independentzia eskatu dute.

NBEko operazioak Mendebaldeko Saharan abiatutako operazioa 1991. urtean sortu zen, erreferenduma bultzatzeko eta kolonia ohi espainiarraren estatusa definitzeko asmoz. 20 urteren buruan, oraindik ez dute erreferenduma egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Mendebaldeko Sahara Rabat gaur