Gizartea -

Eguneko lerroburuak

Funesko lan-istripua eta Segiren kontrako epaiketa, albiste

Astearteari ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

Milaka euskaltzale batu ziren Senpereko lakuaren inguruan. EiTB
Milaka euskaltzale batu ziren Senpereko lakuaren inguruan. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarretaratzeak Funeseko istripua salatzeko

Sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte astearte honetarako, Funesko (Nafarroa) bi langileen heriotza salatzeko. Lan-istripua atzo izan zen, Ultracongelados Virto enpresan, bi beharginak altuera handitik jausi zirenean. Develood enpresa eraikitzaileko langileak ziren biak, eta Dematic enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Develood bertan, Ultracongelados Virtok Dematici silo automatiko bat egiteko eskaria egin ostean. Hiru hilabete eskasetan, bost langile zendu dira Nafarroan lan-istripuz.

Segiren epaiketa

Segiren auzia gaur geratuko da epaiaren zain. Atzo Fiskaltzak zigor eskaera jaitsi zuen, 10 urtetik 6ra, gaur egun dagoen egoera politikoa eta delituak gertatu zirenetik igaro den denbora aintzat hartuta. Defentsak, bestalde, absoluzioa eskatu zuen auzipetuentzat.

Soldatak % 1 igotzea adostu dute patronalak eta sindikatuek

2015ean soldatak % 1 igotzeko akordioa lortu dute patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek, eta datorren urterako % 1,5eko igoera hitzartu dute. Atzo arratsaldeko azken orduan lortutako aurreakordioan, soldatak bermatzeko klausula bat ere gehitu zuten, datozen bi urteetarako. Hala, KPI Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,5etik gora igotzen bada bi urte horietan, adostutako klausula jarriko litzateke indarrean, erosteko ahalmena orekatzeko. Patronalak, baina, airean utzi du azken klausula hori, gaur bertan aurreakordioa berretsi arte.

Los secretarios generales de CCOO, Ignacio Fernández Toxo (i) y UGT, Cándido Méndez EFE

Los secretarios generales de CCOO, Ignacio Fernández Toxo (i) y UGT, Cándido Méndez EFE

 

Iruzurgileen izenak, argitara

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak babestu egin du Ogasunari iruzur egiten dutenen izenak argitara ematea, baldin eta epai batek zigortu baditu iruzurgileak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren presidenteak emandako kalitatezko botoari esker egin du aurrera ekimenak. Onartutako txostenak babestu egiten du izen horiek argitara ematea, epai bidez zigortutako delituak Ogasun Publikoari kalte egin badio.

Hain zuzen ere, izen horiek publikatzea ''interes orokorrerako baliagarria'' dela defendatzen du. Ebazpenak onartzen du epaia argitaratzeak kalte egin diezaiokeela ohoreari, intimitateari eta datuen babesari, baina azpimarratzen du ''ulertu daitekeela hori argitaratzeak funtzio informatiboa ere baduela'', eta, ondorioz, elementu ''prebentibo eta hezitzaile'' gisa har daitekeela.

 

Picassoren eta Giacomettiren bi artelan, inoizko garestienak

Pablo Ruiz Picasso andaluziar margolariaren eta Alberto Giacometti suitzar eskultorearen bi maisulanek artearen munduko markak gainditu dituzte, Christie's etxeak New Yorken egindako enkante batean, inoizko garestienak izan baitira. Hain zuzen ere, Les femmes d'Alger (Version 'O') (Aljeriako emakumeak) Pablo Picassoren margolana 179,36 milioi dolarrean saldu dute, eta L'homme au doigt (Seinalatzen ari den gizonezkoa) Alberto Giacomettiren eskultura, aldiz, 141,28 milioian.

Pablo Picasso ''Les femmes d'Alger (Versión 'O')''

Pablo Picasso ''Les femmes d'Alger (Versión 'O')''

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak