Gizartea -

Berlinen

13 seme-alabaren ama alemaniar batek laukiak izan ditu, 65 urterekin

Annegret Raunigkek zazpi biloba ditu dagoeneko. 26 asteko haurdunaldiaren ostean, zesarearen bitartez laukiak izan ditu.

ARGAZKIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko ama alemaniar batek laukiak izan ditu atzo Berlingo ospitale batean, RTL telebista-kateak zabaldu duenez. Annegret Raunigkek 13 seme-alaba eta zazpi biloba ditu dagoeneko, eta errusiera eta ingeles irakaslea da.

26 asteko haurdunaldiaren ostean, zesarea bitartez, laukiak izan ditu: neskato bat eta hiru mutiko. 960 eta 655 gramo artean pisatu dute, eta 32,5 eta 30 zentimetroko luzera izan dute. Erditze goiztiarretan ohi denez, haurrak inkubagailuan sartu dituzte.

Azken urte eta erdian ernalkuntza lagundura jo izan Raunigkek, Alemaniatik kanpo, Leila 9 urteko haren alabak neba-arreba gehiago nahi zituela adierazi ostean.

26 asteko haurdunaldiaren ondorioz, jaiotako laukien biziraupena nahiko altua da, baina litekeena da zailtasunak izatea. Ernalkuntza lagundurik gabe laukiak izateko probabilitatea 600.000ren artean batekoa da.

Telebista-kate horren zabaldu duenez, amak ez ditu elkarrizketak eskainiko, eta ez dute ospitalearen eta medikuen izen-abizenak jakitera emango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Umeak albisteak gaur Gurasoak albisteak