Gizartea -

Jaiotzak

Jaioberriak ospitaletik erregistratu ahalko dira

PPk, baina, ez du onartu alokairuko amen bitartez jaiotako haurrak inskribatzeko prozedura. Amatasun subrogatuaren aldeko erakundeek gaitzetsi egin dute erabakia.

Jaioberria gurasoekin
Jaioberria gurasoekin
Jaioberria gurasoekin

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 15etik aurrera, ospitalean bertan egin ahal izango da haur jaioberrien erregistroa. Diputatuen Kongresuak onartu egin du astearte honetan erreforma, eta, ondorioz, gurasoek ez dute Erregistro Zibilera joan beharrik izango haurra Familia Liburuan inskribatzeko.

Hain zuzen ere, ospitaleetako zuzendaritzak arduratuko dira haurraren identifikazioaz eta amaren kidetzaz, eta 72 orduko epea izango dute haurraren dokumentazioa igortzeko.

Ez dute aldatuko alokairuko amen bitartez jaiotako haurrena

Alokairuko amen bitartez jaiotako haurren kasuetan, baina, atzera egin du Alderdi Popularrak, eta, azkenean, ez dute aldatuko haur horiek inskribatzeko prozedura. Amatasun subrogatua debekatuta dago Espainian eta, ondorioz, atzerrian jaiotzen dira haur horiek.

Auzitegi Gorenaren egungo jurisprudentzian oinarritu da PP erabakia argudiatzeko. Horren arabera, "Espainian indarrean dagoen legediak bat egiten du Europako Giza Eskubideen Auzitegiko jurisprudentziarekin".

Amatasun subrogatuaren aldeko erakundeek gaitzetsi egin dute erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Haurtzaroa albisteak Aitak albisteak