Gizartea -

Onik topatu dituzte

Jaenen desagertutako hiru umeak aurkitu dituzte Madrilen

Antza denez, izeba batek eman dio abisua Udaltzaingoari. Bestalde, epaileak espetxera bidali du hiru adingabeen ama.

Desagertutako haurren aita. Argazkia: EFE
Desagertutako haurren aita. Argazkia: EFE
Jaenen desagertutako hiru umeak aurkitu dituzte Madrilen

0:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Carolinan (Jaen), iragan astearte arratsaldean, desagertutako 3, 4 eta 7 urteko hiru umeak onik aurkitu dituzte Villaverden (Madril), Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez.

Haurren ama eta izeba bat atxilotu dituztela erantsi dute iturri berdinek. Umeak amarekin eta izebarekin topatu dituzte. Dirudienez, izebak Udaltzaingoari abisua eman dio, ikerketako iturrien arabera.

Amak gaur deklaratu du epailearen aurrean eta ondoren espetxera bidali du. Bestalde, haurren izeba aske gelditu da Guardia Zibilaren galderei erantzun ondoren.

Bien bitartean, haurrak hasiera batean Madrilgo harrera zentro baten esku gelditu badira ere, Andaluziako Juntak hartuko du haurren ardura gaur bertan.

47 urteko Manuel M.M. umeen aita espetxera bidali zuen ostiralean epaileak. Asteartean atxilotu zuten. Hitzartutako bisita batean seme-alabak eraman eta La Carolinako parke batean desagertu zirela salatu zuen aitak.

Umeak Andaluziako Gobernuaren adingabeen zentro batean zeuden eta, antza denez, laster harrera-guraso batzuen esku utzi behar zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea