Gizartea -

Ekimena

Urtebeteko oporraldia ordainduko die Virginek seme-alabak dituztenei

Seme-alabak dituzten langileek urtebeteko oporraldia izango dute eta soldata oso-osorik ordainduko die Virginek.

Richard Branson, Virgin
Richard Branson, Virgin
Richard Branson, Virgin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Virgin enpresak urtebeteko oporrak ordainduko dizkie seme-alabak dituzten langileei, Richard Branson presidenteak iragan astean iragarri zuenez.

Bransonen alabak Netflix enpresan baldintza horiek dituztela kontatu omen zion aitari, eta horren berri jasotakoan hartu omen zuen erabaki hori.

Hortaz, seme-alabak dituzten langileek urtebeteko oporraldia izango dute eta soldata oso-osorik ordainduko die Virginek.

“Zuk langileak zaintzen badituzu, eurek zure enpresa zainduko dute. Aita eta aitona naizen heinean, badakit umeekin lehenengo urteetan egotea zein garrantzitsua den”, esan zuen Bransonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresen albisteak Gurasoak  gaur