Gizartea -

Jazoera

Emakume bat hilda aurkitu dute Malagan, eta senarra atxilotu dute

Gertaera hori hotel batean jazo da. Senarra atxilotu du Poliziak emaztearen heriotzarekin lotura duelakoan.

Emakumearen hilotza hotel horretan aurkitu dute, Velez-Malagan. Argazkia: EFE
Emakumearen hilotza hotel horretan aurkitu dute, Velez-Malagan. Argazkia: EFE
Emakumearen hilotza hotel horretan aurkitu dute, Velez-Malagan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionala turista daniar baten heriotza ikertzen dabil, haren gorpua Torre del Marreko hotel batean aurkitu ostean, Malagako Velez-Malaga udalerrian. Emakumezkoaren senarra atxilotu eta Komisaria Probintzialera eraman dute, emaztearen heriotzarekin lotura duelakoan.

Bitartean, forentsearen ondorioen zain daude, eta ikerketak zabalik jarraitzen du, Poliziaren hainbat iturrik jakinarazi dutenez.

Emakumeak eta senarrak ostatua hartuta zuten hotel horretan. Igande honetan, 09:00ak aldera, senarra harrera-lekura joan da eta anbulantzia bat eskatu du, emazteak arnasa hartzeko arazoak zituela argudiatuta.

Andres Guerrero hotelaren zuzendariak Europa Pressi azaldutakoaren arabera, orduan hotelaren langile bat logelara igo da, eta emaztea hilda aurkitu du ohearen gainean. Logelan nahasmendua zen nagusi, eta emaztea hilik luzaro zeramala zirudien.

Osasun zerbitzuei eta Poliziari deitu diete, eta guardian zegoen epailea bertaratu da. Horrek logela itxi du, eta biktimaren senarrari deklarazioa hartu dio.

Emakumearen hilotza Malagako Auzitegiko Medikuntzako Erakundera eraman dute, heriotzaren nondik norakoak zehaztu ditzaten.

Bikotea joan den larunbatean heldu izan ziren hotelera, eta igande honetan joatekoak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Gizartea albisteak Indarkeria matxista Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Erailketak albisteak Turismo-baserriak gaur