Gizartea -

Heriotza

Pilar Benzunce hil da, Eduardo Chillidaren alarguna

89 urterekin hil da, Donostian, senitartekoez inguratuta

Pilar Benzunce, Eduardo Chillidaren alarguna. Argazkia: EFE
Pilar Benzunce, Eduardo Chillidaren alarguna
Pilar Benzunce, Eduardo Chillidaren alarguna. Argazkia: EFE

EiTB | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Belzunce Eduardo Chillida eskultore zenaren alarguna hil da larunbat honetan, 89 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz.

Donostian hil da, senitartekoak alboan zituela. Bihar, arratsaldeko zazpietan, egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna Donostiako San Vicente elizan.

1950ean ezkondu ziren Pilar Belzunce eta Eduardo Txillida. Bera izan zen Chillidaren obra kudeatu zuena eta haren ibilbidearen alor praktikoaren ardura izan zuena.

Eduardo Chillida 2002ko abuztuaren 19an hil zen, 78 urterekin, gaixotasun batek jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Eduardo Chillida