Gizartea -
Sahara
Marokok Saharan sartzea galarazi die Euskal Herriko hiru emakumeri
Bertan, emakumeek gatazketan duten paperari buruzko ikastaro bat eman behar zuten, baina agintariek eragotzi egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Marokoko agintariek Aaiunen (Mendebaldeko Sahara) sartzea galarazi die Euskal Herriko hiru emakumeri. Bertan, emakumeek gatazketan duten paperari buruzko ikastaro bat eman behar zuten.
Hain zuzen ere, hauek dira Marokok "persona non grata" gisa seinalatu dituenak: Gloria Guzman eta Irantzu Mendia Saharako Emakumeen Aldeko Euskal Sareko kideak eta Idoia Eizmendi Getxoko Udaleko Berditasun Sareko kidea dira. Ostiralean abiatu ziren Kanarietatik Aaiunera, baina ezin izan ziren sartu.
Urtarrilean, memoria historikoari buruzko ikastaro bat eman zuten Saharan, eta orduan ere arazoak izan zituzten.
Oraingo ikastaroa Giza Eskubideen Urraketen Biktimen Elkarte Sahararrak (ASVDH) antolatu zuen. GKE hori Brahim Dahan preso politiko ohiak zuzentzen du, eta duela gutxi legeztatu dute. Marokok legeztatutako lehen elkarte saharar independentista da.
ASVDH elkartea 2005ean jaio zen, baina harrezkero klandestinitatean aritu da. Horregatik, ezin izan du zain egoitzarik, telefono zenbakirik eta kontu korronterik. Gainera, ekitaldi guztiak etxe pribatuetan egiten zituzten.