Gizartea -

Immigrazioa

1.600 etorkin inguru heldu dira Andaluziara abuztura bitartean

Bestalde, Libiako kostaldetik gertu zeuden hiru ontziei laguntza eskaini diete Italiako Kostazainek. Guztira, 345 etorkin erreskatatu dituzte.

Etorkin-fluxurik handiena Granadako kostaldeak jaso du. Argazkia: EFE
Etorkin-fluxurik handiena Granadako kostaldeak jaso du. Argazkia: EFE
Etorkin-fluxurik handiena Granadako kostaldeak jaso du. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.595 etorkin heldu dira 2015eko urtarriletik abuztura bitartean Andaluziako kostaldeetara, 91 ontzietan eta pneumatiko ontzietan, alegia, Europa Pressek bildutako datuen arabera. Azken bi asteetan 200 lagun inguru erreskatatu dituzte kostaldera hurbiltzen ari zirela.

Larunbat honetan, Saharaz hegoaldeko 35 etorkin eraman dituzte Alborango Uhartetik Almeriako portura. Bidaiarien artean, bost emakumezko eta bi adingabe (neskato bat eta haurtxo bat) zeuden.

Bestalde, joan den ostiralean 10 lagun zeramatzan txalupa bat heldu zen Aguamargara (Nijar, Almeria), eta horien artean, hiru adingabe zeude.

Ostegunean, berriz, 19 bidaiari erreskatatu zituzten Gatako Lurmuturratik hego-ekialdera, Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez. Gizonezkoak Almeriako portura eraman zituzten, eta onik heldu ziren bertara 03:10ak aldera.

Uztailaren amaieran, txalupetan heldutako etorkin-fluxurik handiena jaso du Granadako kostaldeak. Gainera, erreskateak ere egin dituzte Cadizeko probintzian, aipatutako Gatako Lurmuturrean, eta baita Malagan ere (maiatzean txalupa bat heldu zen hango portura).

300 etorkinetik gora erreskatatu ditu Italiak

Bestalde, Italiako Kostazainek hiru ontziei laguntza eskaini diete, Libiako kostaldetik gertu zeudela. Guztira, 345 etorkin erreskatatu dituzte.

Afrikako iparraldetik etorritako etorkin-fluxu handia jasotzen ari da Italia, Europako beste helmuga batzuetara igarotzeko zubi natural bezala hartzen baitute herrialde hori.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen aburuz, 2.000 lagun hil dira aurten Mediterraneoa zeharkatzen saiatu direnean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Migrazioa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italiako berriak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak