Gizartea -

Cuencako hilketa matxistak

Ehunka pertsona bertaratu dira Laura eta Marina agurtzeko, Cuencan

Hileten ostean, Laura del Hoyo eta Marina Okarynska Cuencako udal hilerrian ehortziko dituzte. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Hileta Cuencan
Hileta Cuencan
Cuencak agur esan die Laurari eta Marinari

01:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cuencako San Fernando eta San Esteban elizak txiki geratu dira Laura del Hoyoren eta Marina Okarynskaren omenezko hileta-elizkizunetara hurbildu diren lagun guztiak hartzeko. Ustez, Sergio Moratek hil zituen, Marinaren bikotekide ohiak.

11:30ak pasa eta gutxira San Esteban elizako ate aurrera iritsi da hileta-autoa, eta txalo zaparrada artean hartu dute 26 urte zituen marinaren hilkutxa.

Zeremonia erlijiosoan parte hartzeko familiartekoak, lagunak eta laneko kideak (horietako asko gazteak) bertaratu dira, baita hainbat erakundetako ordezkariak ere, besteak beste, Ángel Mariscal Cuencako alkatea. Apaiz katolikoek eta greko-katolikoek eman dute meza, Ukrainako familia aintzat hartzeko.

Elizara dozena bat koroa heldu dira, gurasoek eta ahizpak bidalitakoak, gazteak lan egin zituen lekuetakoak eta erakundeetakoak, mezu batekin: "Ez zaitugu ahaztuko".

Ia ordu berean, San Fernando parrokia-eliza gainezka zegoen Laura del Hoyoren omenezko hileta-elizkizuna hartzeko. Elizkizunean 13 apaiz aritu dira.

Hileten ostean, Laura del Hoyo eta Marina Okarynska Cuencako udal hilerrian ehortziko dituzte.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Delituak albisteak Espainia argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Krimenak azken ordukoa