Gizartea -
Trafikoa
36 urteko gasteiztar bat auto-istripuz hil da Errioxan
Ezbeharra atzo arratsaldean jazo da, LR-113 errepidean, Baños del Río Tobía udalerri parean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
36 urteko gasteiztar bat auto-istripuz hil da Errioxan. Ezbeharra atzo arratsaldean jazo da, LR-113 errepidean, Baños del Río Tobía udalerri parean.
17:19ak aldera herritar batek SOS-Errioxa 112 larrialdi zerbitzuei deitu die, ibilgailu bat errepidetik atera zela jakinarazteko. Istripua Baños del Río Tobía udalerriaren sarreran izan da, Anguianorako noranzkoan.
Larrialdi zerbitzuek Errioxako Osasun Zerbitzuko Larrialdietarako Baliabideak eta suhiltzaileak mugiarazi ditu, eta Guardia Zibilari ere abisua eman diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak
Euskal herriak
Araba
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizartea
Eguneko albisteak
Gasteiz berriak
Albisteak
Errioxa