Gizartea -
Marbella hondartzan
Bertan behera, Biarritzeko uretan galdu zen gaztea bilatzeko lanak
Hala erabaki dute azken egunotan ingurua orraztu ondoren. Ostiralean arratsaldeko zazpietan galdu zen 21 urteko frantziarraren arrastoa Marbella hondartzan.
O.A. | EITB.EUS
Igande honetan bertan behera utzi dituzte ostiralean, Biarritzen, itsasoan galdu zen 21 urteko frantziarra bilatzeko lanak.
Erreskate taldeek gaztea bilatzeari utzi diote azken egunotan ingurua orraztu ondoren.
Ostiralean arratsaldeko zazpietan galdu zen 21 urteko frantziarraren arrastoa Marbella hondartzan.
Aste honetan Biarritzen itsasoan galtzen den bigarren pertsona da. Ostiralean, hilik aurkitu zuten ostegun iluntzean Biarritzeko Milady hondartzan bainua hartzen ari zela galdu zen gaztea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea