Gizartea -
Cuencako hilketa
Gaur gauean Espainiaratuko dute Morate, hegazkin pribatuan
Behin Espainiara iritsitakoan, Cuencako 2. instrukzio epaitegiaren esku geldituko da.
Agentziak | Erredakzioa
Sergio Morate ustez Cuencako hilketen egilea gaur gauean eramango dute Espainiara, hegazkin pribatuan, Polizia iturriek berri eman dutenez.
Iritsiera orduari dagokionez, Espainiara larunbat gauean zehar iritsiko dela gaineratu dute aipaturiko iturriek; alabaina, ez dute baztertu goizaldera arte luzatzea. Behin Espainiara iritsitakoan, haren atxiloketa eta espainiaratzea agindu zuen Cuencako 2. instrukzio epaitegiaren esku geldituko da.
Jose Julian Gregorio Espainiako gobernuak Gaztela-Mantxan duen ordezkariak zehaztu du dena "josita" dagoela Moratek deklaratu dezan, baina azaldu du sumarioa sekretupean egonik, ez dagoela argi gaua Madrilen edota Cuencan igaroko duen.
Errumaniako eta Espainiako Poliziak erabaki zuten hegazkin pribatuan Espainiaratzea, Timisoara hiritik. Izan ere, bertan jarraitzen du akusatuak behin behineko espetxealdian, abuztuaren 13an atxilotu zutenetik.
Bigarrenez Justizia Auzitegi Gorenak emandako epaia -estradizioaren inguruan- berretsi ondoren, agintari espainiarrek ostegunean jaso zuten oniritzia Morate Espainiara eramateko.
Polizia Nazionaleko agenteak ere bertan izango dira ustezko hiltzailearen autoa -Seat Ibiza berdea- hartzeko. Moratek bertan hil zituen, ustez, Laura del Hoyo eta Marina Okarynska gazteak.