Gizartea -
Cuencako hilketa bikoitza
Errumaniako Justiziak berretsi egin du Morate Espainiaratzea
Sergio Morateren errekurtsoa atzera botata, Espainiako Poliziak hamar eguneko epea dauka haren estradizioa gauzatzeko. Cuencan bi emakume gazte hiltzea leporatzen diote.
Agentziak | Erredakzioa
Errumaniako Justizia eta Kasazio Gorte Gorenak berretsi egin du Sergio Morate Espainiaren esku uzteko erabakia. Cuencan bi emakume gazte hiltzea leporatzen diote, eta orain Espainiako Poliziak hamar eguneko epea dauka estradizioa gauzatzeko.
Moratek gaur berriro esan du Bucaresteko epailearen aurrean errugabea dela eta bere aurkako frogarik ez dagoela. Alabaina, epaileak ebatzi du Espainiako Justiziak argitu behar duela erreduna den edo ez.
Moratek epailearen aurrean esan du, prozesu judiziala Espainian egitea ez litzatekeela justua izango, auziak ikusmin handian eragin duelako. Horrez gain, biktima baten familiarengandik mehatxuak jaso dituela ere azaldu du, bere estradizioa saihesteko asmoz.
Ustezko hiltzailea abuztuaren 13an atxilotu zuten Lugoj (Errumania).
Laura del Hoyo eta Marina Okarynska desagertu ziren egunean bertan bi gazteak hil eta Errumaniara ihes egin zuela uste du Poliziak.