Gizartea -

Istripua

Hil egin da rally istripuan zauritutako adingabeetako bat

Ondorioz, dagoeneko zazpi dira Coruñako istripuak eragindako hildakoak. Larunbatean zendutako sei lagunei astelehenean egingo diete azken agurra, eta 16 zaurituetako 10 ospitaletik irten dira.

Rally istripua
Rally istripua
Lau emakume eta bi gizon hil dira Coruñako Rallyan

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da Coruñan larunbatean izandako rally istripuaren ondorioz ospitalean zegoen adingabeetako bat, eta, beraz, zazpi dira jada istripuak utzitako hildakoak.

Bestalde, astelehen honetan egingo diete azken agurra, Cambre eta Carral udalerrietan, istripu horretan hildako sei lagunei. Carralgo Udalak hiru dolu egun ezarri eta herriko jaiak bertan behera utzi ditu. Halaber, elkarretaratzea egin dute igande eguerdian, udaletxearen atarian, biktimen omenez.

Sei lagun hil ziren larunbat arratsaldean Coruñako Rallyan, auto batek harrapatuta. Hildakoak bi gizonezko eta sei emakumezko dira; horietako bi haurdun zauden eta beste bat adingabea zen.

Gainera, beste 16 lagun zauritu ziren, tartean lau adingabe, eta guztiak ospitaleratu zituzten. Azken datuen arabera, hamar lagunek sendagiria jaso dute, baina oraindik ere bost lagun daude ospitalean.

Ezbeharra 19:39 aldera jazo zen, Carral pareko ibilbide tartean, Paleoko elizatik gertu. Ibilgailuetako bat errepidetik atera zen, eta hogeita bi lagun harrapatu zituen. Autoaren gidaria Carralgoa bertakoa da.

Coruñako Polizia Judizialak bere gain hartu du ikerketa.

Proban 130 autok baino gehiagok hartu zuten parte. Hainbat lekukoren esanetan, "kaosa" nagusitu zen, istripua jazo zen lekuan jende ugari zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Galizia Albisteak mendia Motorrak albisteak Rallyen egutegia