Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Vigon, bere emaztearen hilketarekin lotuta
Espainiako Polizia ikertzen ari da indarkeria matxista kasu bat ote den, gizona polizia-etxera joan eta bere burua Poliziaren esku utzi ondoren.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Vigon, haren etxean emakume bat hilda aurkitu ostean, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Indarkeria matxistaren beste biktima bat ote den argitu nahi dute.
Atzo iluntzean aurkitu zuten emakumea, hiriaren erdiguneko etxebizitza batean, gizona polizia-etxera joan eta bere burua Poliziaren esku utzi ondoren.
Balizko hilketa horren erruduna bera dela baieztatuko balitz, aurten Galizian bere bikotekidearen esku hil den hirugarren emakumea izango litzateke.
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.