Gizartea -

Monarkia

Isabel II.aren erreinaldia, Erresuma Batuko historian luzeena

63 urte eta 216 egun daramatza erakundearen buru, eta Victoria herenamonaren erreinaldia gainditu du. Isiltasuna izan du lege urteotan.

63 urte eta 219 egun daramatza Isabel II.ak agintean. EFE
63 urte eta 219 egun daramatza Isabel II.ak agintean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Koroaren historiako erreinaldi luzeena edukitzearen ohorea du Isabel II.a erreginak. Gaur gainditu du (zehazki, asteazken honetako 17:30ean gaindituko du) haren herenamonak, Victoria erreginak, ezarritako marka: 63 urte, zazpi hilabete eta bi egun.

Estatuburu gisa 63 urte eta 216 egun daramatza Isabel II.ak, eta denbora luze honetan isiltasuna izan du lege. Galdetuta ere, ez du inoiz ezeren inguruan iritzirik eman, are gutxiago afera politikoez. Horri esker, monarkia britainiarrak tinko biziraun du, eskandaluak eta kritikak ugariak izan diren arren. Hiru gako izan ditu bere erreinaldiak: tradizioa, diskrezioa eta aldaketetara moldatzeko abilezia.

89 urterekin, britainiarren gehiengoaren babesa du, eta haren irudia estoizismoaren eta gobernuaren sendotasunaren sinonimo da.

Erregina 'isila'

Parlamentuaren aurrean egin beharreko hitzaldiez harago, ezer gutxi mintzatu da Erresuma Batuko estatuburua.

Urte luzeotan, hainbatetan egon da kolokan monarkia britainiarra. 1936an, Eduardo VIII.ak abdikatu egin zuen, eta horren esku utzi zuen agintea. Zirt edo zart egin beharra zegoen, eta hala egin zuen orduan Isabel II.ak. Diana printzesa eta Carlos printzea dibortziatu zirenean ere, gorriak ikusi zituen erakundeak, baita lehenengoa auto-istripuan hil zenean ere. Denetatik airoso atera da erregina;, sendotuta, zenbaitetan.

Errepublikazaleen indarra apala da egun Erresuma Batuan, baina koroaren jabea aldatzeak ziurgabetasuna eragiten die askori. Carlos printzeak oso bestelako jarrera du: iritzia eman zalea, haren menpeko erakundea oso bestelakoa izango dela dirudi.

Protagonista hedabide britainiarretan

Erresuma Batuko egunkari eta komunikabideek tarte zabala eskaini diote Isabel II.ak ondutako markari: The Times-ek 16 orrialdeko berezia dakar gaur, souvenir gisara, eta The Guardian-ek lehen orrialdea eskaini dio 89 urteko emakumeari, argazki koloretsu eta hizki handi eta guzti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua albisteak