Gizartea -

DROGA

PMMA droga atzeman dute Zestoan

Ertzaintzak berriro ohartarazi du droga mota hori oso toxikoa dela eta heriotza eragin dezakeela. Pilulek Supermanen ‘S’ hizkia dute bi aldeetan grabatuta.

PMMA droga. Argazkia: Segurtasun Saila.
PMMA droga. Argazkia: Segurtasun Saila.
PMMA droga. Argazkia: Segurtasun Saila.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei PMMA pilula atzeman zituen Ertzaintzak Zestoan abuztuan. EAEn lehendabizikoz Santurtzin atzeman zuen poliziak droga hori, martxoan. Ondoren, uztailean, Lezon, gizonezko baten heriotza ikertzen ari zirela, 239 pilula aurkitu zituzten etxebizitza batean, eta, azterketa eginda, PMMA zela baieztatu zuten.

Abuztuaren 15ean, Zestoako taberna batean, gizonezko bat droga kontsumitzen ari zela ikusi, eta identifikatu egin zuen Ertzaintzak. Sei PMMA pilula atzeman zizkioten.

Pilula itxurarekin saldu eta zabaltzen da PMMA, eta ?S? hizkia (Supermanen ikurra) du bi aldeetan: kolore arrosa edo laranja du, eta hiruki forma.

Ertzaintzaren arabera, kontsumitzaile gehienek estasia edo MDMA delakoan hartzen dute PMMA, hala saltzen dietelako, baina estasia baino toxikoagoa da. Anfetaminarekin nahasita ere ageri da, eta horrek toxikoagoa egiten du.

Ertzaintzak berriro ohartarazi du droga mota hori oso arriskutsua dela eta heriotza eragin dezakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Drogak gaur Zestoa azken ordukoa