Gizartea -
Zirkulazioa
AP-1 bi astez itxiko dute Eskoriatzan, Gasteizerako noranzkoan
Irailaren 29tik urriaren 11ra egongo da itxita, errepidea garbitzeko eta egonkortzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AP-1 autobidea itxita izango da irailaren 29tik urriaren 11ra Eskoriatza parean, Gasteizerako noranzkoan, lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Egun horien artean, baina, by pass bat irekiko dute Eibarrerako noranzkoan, zirkulazioa bi noranzkoetan ahalbidetzeko.
Hain zuzen ere, errepidea garbitzeko eta egonkortzeko egin behar dituzte lanok.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa
Gaurko albisteak Gipuzkoa
Bizkaizko trafiko telefonoa
Trafiko webkamerak
Albisteak
Eskoriatza azken ordukoa
Auto-ilarak AP-1ean
Debagoiena